Zientzia Kimikoetan lizentziaduna Bartzelonako Unibertsitatean. Ingurumenaren eta energiaren alorreko prestakuntza osagarri zabala du.
Hogei urte baino gehiago eman ditu Kataluniako administrazio publikoan lan egiten; Kataluniako Energia Institutuan hasi zen lanean, energia berriztagarrien esparruan; geroago, Kataluniako Hondakin Agentzian –Kataluniako Generalitatean– ibili zen, hainbat postutan. Gaur egun, Ekonomia Zirkularraren Arloa zuzentzen du.