Aurretiko esperientzia
Prestakuntza eta ibilbidea bioeraikuntzan
Teoriatik praktikara igaro nintzen, eta, lasto bidezko eraikuntzaren Europako sarearen bitartez, boluntario aritu nintzen oporraldietan Frantziako hegoaldeko eta espainiar estatuko iparraldeko zenbait etxebizitzaren eraikuntzan, eta hainbat teknika (tradizionala, nevasca, GREB, superadobea, zutabeak eta habeak, Timber Frame…) ezagutu ahal izan nituen. Oso esperientzia positiboa izan zen bai prestakuntza mailan, bai maila pertsonalean.
2016tik gaur egunera. EcoPaja Bioconstrucción Modular SL enpresa sortu nuen –horren kudeatzailea ere banaiz–, eta eraikuntza-sistemaren homologazioan eta ENAC ziurtagiria zentratu ginen.
2019az geroztik. Bioeraikuntzako masterra egiten ari naiz IEBn (Baubiologieko Espainiako Institutua).