Diseinu Ataleko arduraduna.
Produktu diseinatzailea Leioako EHUko Arte Ederretan lizentziatua; Produktu Diseinuko masterra ELISAVAn. Escola Superior de Disseny. Bartzelona; eta produktu diseinuaren inguruko prestakuntza beka DZ Diseinu Zentroan. Bilbo Bizkaiko Foru Aldundia.
Diseinatzailea gisa lan egin du Kettal Bartzelona bezalako enpresentzako zein zenbait proiektu jakinetan Casual Play, Figueras Design eta HP enpresekin.
2008tik GITMA enpresako diseinu atalarentzako lan egin du hiri-altzarietarako, haurrentzako jolas-parkeetarako eta hiriko aisialdirako produktu berriak kontzeptualizazio- eta garapen-lanak egiten zein gaur egun dauden produktuen fabrikazio-, mantenu- eta kalitate-kudeaketa lanak egiten. 2014an arloko buru izatera pasa zen eta horko arduradun bilakatu zen.
Behaketan, gizarte-sentsibilizazioan eta hiriaren beharrizanen ezagutzan oinarritzen diren produktu berritzaileak sortzeko lan egiten du. Bere ibilbide profesionalean zeha esperientzia handia izan du hiri-altzarien sektorean eta GITMA barruan HIRI-AISIALDIA kontzeptu berria sortu du, hiri-ekipamendua hezkuntzarako eta gizarte-eraldaketarako tresna gisa. Egunero, eraldaketa hori burutzen du enpresekin eta udalekin batera hiri-espazio berriak sortuz.