loader image

Igor Cantero

Cegasa
Background

Cegasa Energíako I+G+d-ko zuzendaria

Zientzia Kimikoetako doktorea da (Euskal Herriko Unibertsitatea). 40 artikulu argitaratu ditu aldizkari zientifiko-tekniko espezializatuetan, bost asmakizun-patente ditu nazioartean, eta 50 komunikazio eta hitzaldi aurkeztu ditu nazioko eta nazioarteko kongresuetan.

2000n, Cegasaren (Celaya, Emparanza y Galdos Internacional SA) I+G Saileko teknologia berrien arloa abiarazi zuen, eta, 2012an, Cegasa Taldearen I+D Saila zuzentzen hasi zen. 2015ean, Cegasa Portable Energyren zuzendari teknologikoaren kargua hartu zuen, eta, gaur egun, kargu berean dihardu Cegasa Energían. Enpresaren arlo teknikoaren arduradun-lanetan, hainbat biltegiratze-teknologiaren garapenean lan egin du; tartean, hauena: zink edo litiozko pila primarioak, litio-ioizko bateriak, erregai-pilak, superkondentsadoreak eta zink-airezko bateria aurreratuak.


Otsailak 26-28


Background