loader image

Ignacio Quintana

Ihobe-Eusko Jaurlaritza
Background

Kimika Zientzietan Euskal Herriko Unibertsitatean lizentziatua (1981), gaur egun Ihobe, SAko Ekoeraginkortasun eta Ekodiseinu Ataleko koordinatzailea da.

Bere karrera profesionala Dow  Chemical Ibérican (Tarragona) hasi zuen, eta horren ostean Rhone Poulencera  pasatu zen (Blanes).

1987an Ihoben sartu zen. Bertan, hasierako etapan, pestiziden kutsadura konpontzeaz arduratu zen teknikoki, Barakaldo eta Loiuko segurtasun-biltegien eraikuntza zuzenduz, eta baita HCHaren (hexakloroziklohexano) tratamendu kimikorako plantaren eraikuntza ere. Horrez gain, olio eta disolbatzaileen Birziklapen Zentro Aurreratuaren diseinu eta eraikuntza zuzendu zituen  (Zamudio).

IHOBEn izandako bigarren lan-etapan, klima-aldaketari, hondakinen minimizazioari, ekodiseinuari, lurzoru kutsatuei eta gisa berekoiei buruzko plan, programa eta tresnak lantzeko zereginetan parte hartu zuen. Bukatzeko, eremu korporatiboan, zenbait urtez arduratu da plangintza estrategikoaren kudeaketa, kudeaketa-plana, bikaintasun-politika eta gisa berekoak koordinatzeaz.


Otsailak 26-28


Background