Elikadura-prozesu efiziente eta jasangarrien ikertzailea.
Carlos Bald Garmendia Biologia Zientzietako doktorea da, Nafarroako Unibertsitatetik. Kudeaketa eta Kalitate Sistemen masterra. Ikertzaile nagusia da AZTIn eta prozesu efiziente eta jasangarrien esparruan egiten du lan; zehazki, elikagaien prozesatzearen azpiproduktuen balorizazioaren ikerketa-lerroan. Elikadura-enpresekin batera, estatu zein eskualde mailako hainbat I+G proiektutan hartu du parte, bai eta elikagai berrien garapenaren eta azpiproduktuen balorizazioaren esparruko nazioarteko 10 proiektutan ere. 11 artikulu zientifikoren, 10 argitalpen teknikoren, 7 liburu-kapituluren eta 4 patenteren egilea edo egilekidea da eta 30 ekarpen baino gehiago egin ditu bere espezializazio-esparruko biltzarretan.