Sarrera-hitzaldia
“Made in Euskadi ekodiseinuaren 20 urte” erakusketaren irekiera
Azken urteetan ikusi da ekodiseinua lehiakortasun-faktore argi bihurtu dela enpresentzat. Merkatuetako hazkunde-igurikimenak handiagoak dira produktu ekodiseinatuen kasuan produktu tradizionalen kasuan baino, eta posizionamendu hobea sortzen da nazioarteko merkatuetan esportazioen hazkunderako. Era berean, eta ingurumenaren mailan emaitzak lortzeaz gain, ekodiseinuak laguntzen du merkatuko irudia eta izen ona hobetzen, merkatu berriak irekitzen, eta produktuak, prozesuak eta materialak enpresan diseinatzeko gaitasuna handitzen. Gainera, ekonomia zirkularra funtsezko estrategietako bat da berotegi-efektuko gasen isuriak murrizteko.
Dinamizatzailea:
Ekonomia zirkularreranzko trantsizioan, merkatuak ezin dituenean berak bakarrik pizgarriak aurkitu portaera-jarraibide berriak lortzeko, nahitaezkoa da administrazioak parte hartzea ezinbestean bete beharreko ekodiseinu-eskakizun berriak ezarriz ingurumen-hobekuntzako gutxieneko batzuk bermatzeko. Eskakizun horien adibideak dira, besteak beste, Ekodiseinu Zuzentaraua eta erabilera bakarreko plastikoak erabiltzeari jarritako murrizketak. Ekodiseinu Zuzentarauari dagozkion neurriekin soilik –eta, zehazkiago, 2019ko urrian onetsitako neurri berriekin–, Europako Batzordeak estimatzen du CO2 baliokidearen 46 milioi tona baino gehiagoren murrizketa 2030ean eta urteko 150 €-ko aurrezkia etxebizitza bakoitzean Europan. Emaitza horiek nabarmen igoko dira M/543 mandatutik eratorritako neurriekin; bertako arauak alderdi hauekin lotuta daude: produktuen bizitza baliagarriarekin, haien osagaiak berrerabiltzeko gaitasunarekin, haien materialak birziklatzeko gaitasunarekin, eta, azkenik, berrerabilitako osagaien, birziklatutako materialen eta lehengai kritikoen erabileraren ebaluazioarekin.
Dinamizatzailea:
Produktuen iraunkortasuna luzatzea ekonomia zirkularraren zutabeetako bat da. Diseinutik, mantentzetik, konponketa aurreratutik nahiz birmanufakturatik hel dakioke. Produktuaren balioa luzatzearen (“Product Value Retention”) erakusgarri onena birmanufaktura da; berotegi-efektuko gasen inpaktua % 70 inguru murrizten duen jarduera da, enpresa-aukera berriak sortzen dituena, baina, aldi berean, negozio-ereduan aldaketak eskatzen dituena. Aldaketa horiek are garrantzitsuagoak izango dira enpresak erabakitzen badu “produktua zerbitzu gisa” eredurantz hurbiltzea; izan ere, eredu zirkular horretan iraunkortasuna eskakizun bat da eta sarrerak zerbitzutik datoz, baina aurrera eraman beharreko erronka estrategiko eta finantzarioak oso garrantzitsuak dira.
Dinamizatzailea:
Bertaratutako guztien topaketa.
Gaur egun industriak kontsumitzen dituen lehengai ez-berriztagarri gehienak inportatuak dira. Munduko gehiegizko demandak baliabideak globalki ahitzea dakar, eta prezio-fluktuazio nabarmenak eragiten ditu. Materialak Euskadiko industriaren kostuen % 61 dira, oso bideratuta dagoelako metalaren eta polimeroen eraldaketara. Bizitza-ziklo osoan aplikagarriak diren efizientzia-neurriek lehengaien kontsumoaren % 6 murriztu dezakete; horri esker, 2.000 milioi euroko aurrezkia lortuko litzateke Euskadiko industrian, eta berotegi-efektuko gasen % 45 murriztuko litzateke. Balio-kate eta multinazional nagusien erronka da, beraz, bizitza-ziklorako bidea ematen duten materialei dagokienez berritzea, lehiakide globalen aurrean prestazio altuengatik eta jasangarritasunagatik nabarmentzeko.
Dinamizatzailea:
Ekonomia zirkularreranzko nahitaezko eraldaketak industriaren aliatutzat eduki behar du industria horrek eskainitako ondasunen eta zerbitzuen kontsumitzaileen multzoa. Ondo informatuta dagoen kontsumitzaile batek mezu argia zabal dezake bere erosketa-boterearekin produktu nahiz zerbitzu jasangarriagoen alde. Nolanahi ere, horretarako informazio-, zehaztasun- eta koordinazio-tresna fidagarriak behar ditu, eta mezu argiak, erabakiak irizpideetan oinarrituta hartzeko aukera ematen digun informazio nahikoa eduki ahal izan dezan. Hori aplikatzen zaie hiru agente kontsumitzaile handiei: hiritarrei, administrazio publikoari eta enpresei. Ekonomia zirkularrerako Ekintza Plana martxan jarriz, Europako Batzordeak tresna garrantzitsuak bultzatu ditu egiazko informazioa emateko kontsumitzaileei. Saio honetan tresna horiek aztertuko dira, baita tresna horien gaur egungo eta etorkizuneko efikazia ere.
Dinamizatzailea:
Enpresek sektorekako klusterren dinamizazioarekin izandako 50 kasu praktikoren aurkezpena. Helburuak:
Ekonomia zirkularreko eredu berriranzko trantsizioan, berrikuntzak funtsezko garrantzia du. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana Euskadi 2030 lantzeko oinarrietan, hiru lan-area lehenetsi identifikatu dira: industria adimenduna, energia garbiagoak eta osasun pertsonalizatua; horiez gain, ekoberrikuntza-aukeren nitxoak, hiri jasangarriak, elikadura osasungarria eta kultura-industriak ere aipatu dira. Area eta nitxo horiek guztiak oso lotuta daude ekonomia zirkularraren printzipioekin; izan ere, Planaren hiru zeharkako ekimenetako bat da. Horregatik, Euskadik berrikuntza eta ikerketa bultzatuko ditu erakundeetan, lankidetza-eredu desberdinen bidez. Euskadiko enpresek gero eta dinamikoagoak izan beharko dute, gero eta gehiago inbertitu beharko dute ekonomia zirkular eta karbono gutxiko batean, eta ikerketak egin beharko dituzte beren produktu berri horiek aukera eman dezaten ingurumen-inpaktua eta produktu horien prestazioak nahiz kostuak hobetzeko. Ildo horretatik, funtsezkoa da Eusko Jaurlaritza aldaketa horien sustatzaile gisa azaltzea, laguntza-lerroen eta -programen bitartez.
Bertaratutako guztien topaketa
Bertaratutako guztien topaketa
Gazteei zuzendutako jardunaldi berezia, bereziki unibertsitateko eta lanbide-heziketako ikasleei zuzendua
Dinamizatzailea: Coach and Play
Bertaratutako guztien topaketa
Dinamizatzailea: Coach and Play
Irakasleentzako saio paraleloa.
Izenematea: https://www.ihobe.eus/jarduerak/ekonomia-zirkularrari-buruzko-prestakuntzaren-erronka-gazteentzat
Ordutegia: 09:30 – 13:30 (0D gela).
Emaitzen aurkezpena.
Bai unibertsitateek eta bai enpresa pribatuek maila handiko I+G jarduerak lantzen dituzte. Nolanahi ere, arrazoi desberdinak izan dituzte betidanik horretarako. Unibertsitateen helburua da, nagusiki, ikerketa egitea ezagutza berriak lortzeko; enpresena, berriz, irabaziak sortzea. Bi faktoreri esker, bien helburuak hurbiltzen ari dira: unibertsitateen ikuspegia ekintzaileago bihurtu da, eta enpresek balio handiagoa ematen diote gaur egun ikertzaile akademikoen esperientziari, esperientzia horren ondorioz lehiakorrak bihur baitaitezke. Gainera, gaur egun, lankidetza ezinbestekoa da Ekodiseinuaren eta Ekonomia zirkularraren arloko ezagutzen aurrerapen berriak enpresetara behar bezala hel daitezen. Mahai-inguru honek Euskadin Ekodiseinuaren arloko prestakuntzarako eta lehiakortasunaren sustapenerako abian jarri diren jarduerak aztertuko ditu, bai unibertsitateei eta bai gazteriari dagokienez.
Mahai-inguruan parte hartzen duten entitateak:
Dinamizatzailea:
Nola aurre egin ekonomia zirkularrari buruzko prestakuntzaren erronkei gazteentzat?