loader image

#BEMBASQUECOUNTRY2020

Basque Ecodesign Meeting 2020 jardunaldiak Bilbon ospatuko du euskal enpresen ingurumen-berrikuntzako 20 urteko lidergoa

today2020 February 14, Friday 1

Background

Topaketa, Europako garrantzitsuenetakoa ekodiseinuaren arloan, Euskalduna Jauregian egingo da otsailaren 26tik 28ra bitartean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak eta Basque Ecodesign Center-ek antolatuta.

Ekodiseinuaren eta ekonomia zirkularraren sektoreak urtean 2.500 milioi euro inguruko salmentak sortzen dituzte Euskadin.

Hainbat jarduera-sektore bilduko dira Bilboko Euskalduna Jauregian otsailaren 26tik 28ra ekonomia zirkularrari eta ekodiseinuari buruz hitz egiteko eta hausnarketa egiteko Basque Ecodesign Meeting (BEM 2020) topaketaren edizio berrian, hain zuzen Europan ekodiseinuari buruz egiten den topaketa garrantzitsuenetako batean.

Lehen jardunaldian, asteazkena 26an, BEM 2020k aztertuko du sektorean lider diren enpresak eta erakundeak nola prestatzen ari diren ekonomia berrirako, ekonomia zirkularreko markoko joera eta erronka berriekin. BEMeko hizlari nagusietako bat Marc Vidal izango da, eraldaketa teknologiko eta estrategiako analista ekonomiko eta aholkularia, aro digitaleko eta industria 4.0ko zabalkunde-ibilbide handiarekin. Vidalek teknologia eta robotak defendatzen ditu aliatu eta pertsonen zerbitzurako tresna gisa, eta bera izango da lehen jardunaldiko hizlarietako bat.

Bigarren saioan, 27an, ibilbide bat egingo da ‘made in Euskadi’ ekodiseinuko bi hamarkadetan zehar, lurraldean errotutako enpresen 50 kasu praktikoren bidez (ETEak dira horietako asko).

Azken saioa, otsailaren 28koa, belaunaldi berriei eskainiko zaie esklusiboki, Jende gaztearen ahalmena – Ekonomia zirkular berri bateko liderrak lemarekin. Unibertsitateetako eta Lanbide Heziketako 200 ikaslek parte hartuko dute.

Euskal enpresetako profesionalak erakarriko ditu foroak, hainbat sektoretakoak: makineria, sektore elektrikoa, berriztagarriak, garraioa eta mugikortasuna, ontziak eta enbalajeak, elikadura, IKTak, eraikuntzako materialak edo altzariak… Besteak beste, enpresetan erabaki estrategikoak hartzeko erantzukizuna duten kargudunak etorriko dira, arlo teknikoko profesionalak eta mundu akademikoko profesionalak.

Araudi eta legedien joerei lotutako alderdiak jorratuko dira, eta euskal enpresek azken bi urteetan ezarritako hobekuntzak edo praktika onen kasuak ere bai. 

Bi hamarkada ingurumen-iraultzako aitzindari gisa produktuen diseinuan

Euskadin ekodiseinuaren arloan lehen proiektuak egin zirenetik bi hamarkada igaro direla ospatzen ari garen urte honetan, euskal enpresek arlo horretan Estatu mailan duten lidergoa sendotu da. Ekodiseinuan ziurtatutako Espainiako enpresen erdia baino gehiago Euskadikoak dira, eta, gainera, ingurumen-adierazpena daukaten 38 produktu baino gehiago dituzte.

Euskal enpresak mundu osoan ziurtatuko enpresen % 5 dira: Australiaren neurriko herrialdeen maila bera, eta Argentina, Norvegia edo Alemaniaren bikoitza. Sektore heterogeneo honek urtean 2.500 milioi euro baino gehiagoko salmentak lortzen ditu Euskadin, 2018ko kopuruen arabera, ekonomia zirkularreko produktu eta zerbitzuekin.

Gainera, gero eta kontsumitzaile gehiagok eskatzen dituzten produktu eta zerbitzuen eskaintzari heltzeko modu bat da. Izan ere, Euskadiko herritarren % 82 nahiko edo erabat ados dago ingurumenaren babesak Euskadiko hazkunde ekonomikoa bultza dezakeela eta % 73k oso garrantzitsutzat jotzen dute ingurumenaren babesa. Ehuneko hori, gainera, hazten joan da azken urteotan, eta Suediaren gisako herrialdeen mailatik gertu jartzen du Euskadi, Europako Batzordearen Especial Eurobarometer-en arabera.

Topaketa honetarako izen-ematea doakoa da, eta BEMen webgunean egin daiteke (https://www.basqueecodesignmeeting2020.eus).

Informazio gehiago: https://www.basqueecodesignmeeting2020.eus

#BemBasqueCountry2020

Komunikazioko kontaktua:
Eduardo Ortiz de Arri
647 770 052
press.bem2020@ihobe.eus


Prentsa oharra

2020/02/14
BASQUE ECODESIGN MEETING 2020 JARDUNALDIAK BILBON OSPATUKO DU EUSKAL ENPRESEN INGURUMEN-BERRIKUNTZAKO 20 URTEKO LIDERGOA

Rate it



Otsailak 26-28


Background