Egiaztatzaile independentea eta Batzorde Teknikoko batzordekidea
2005ean Ingeniaritza Industrialeko ikasketak amaitu zituen Bilboko Ingeniaritza Goi Eskolan (UPV/EHUn); IK INGENIERÍA aholkularitza-enpresako proiektu-arduraduna, egiaztatzaile independentea eta Produktuaren Ingurumen Deklarazioen egiaztapen-sistemarako Batzorde Teknikoaren (DAP/EPD) INTERNATIONAL EPD SYSTEM (ENVIRONDEC) kide da 2011tik.
Enpresa eta administrazioetan produktuen eta zerbitzuen ingurumen-hobekuntzan eta ekoberrikuntzan egiten du lan (zehazki, Bizi Zikloaren Analisirako, Ekonomia Zirkularreko eta Ekodiseinuko proiektuak zuzentzen ditu), baita DAPen garapenean ere. EnvironDec-eko Batzorde Teknikoan, kontsumitzaileak ingurumen-informazioa onar dezala sustatzen du, eta lan egiten du sistema gai izan dadin lortzeko informazio hori kontsumitzaileari egiazkotasun, sendotasun eta trazagarritasunez igortzeko, bizi-zikloaren analisiari buruzko arauak eta erreferentziak –enpresek lan-metodologia horiek txerta dezaten balio dutenak– sortuz eta berrikusiz.