Jaime Fernández-Castañeda ingeniari aeronautikoa da (Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa), eta Ekonomia eta Berrikuntzaren Kudeaketako eta Politika Teknologikoko masterra du. Ibilbide profesionala ITP Aeron egin du nagusiki. Orain dela 22 urtetik darama hor lanean. Metodoen ingeniari gisa hasi zen, ITP Aeroren diseinu-sistemaren zati bat garatzen, eta, 2007an, zenbait proiekturen ingeniari nagusi izatera igaro zen (batik bat turbina industrialak eta modulu osoen azpikontratazioa). 2012tik 2014ra, Ingeniaritzako zuzendaria izan zen Mexikoko filialean eta, gero, Teknologia Garapeneko proiektuen ingeniari nagusia eta Simulazio Teknologiako saileko burua. Gaur egun, Teknologia Garapeneko burua da (2020ko otsailaren 1az geroztik).