Produktu zuzendaria
Industria Antolakuntzako Ingeniaritza ikasi zuen Mondragon Unibertsitatean, eta graduondokoa Nottinghameko Trent Unibertsitatean (1992-1995).
Ibilbide profesionala 1995an hasi zuen ULMA Construcción-en, Etengabeko Hobekuntzako errazle gisa. 1999an, Giza Baliabideetako eta Hobekuntzako zuzendari izendatu zuten ULMA Servicios de Manutención-en. 2009tik produktu-zuzendaria da. Bere ardurak dira I+G, eskorga berriak eta birgaituak prestatzea, logistika, erabilitakoen salmenta eta epe laburreko alokairua. I+Gko hainbat proiektutan eta ekimenetan hartu du parte, besteak beste Europako FP7 T-REX proiektuan eta Hazitek-en.