loader image

Ander Elgorriaga

Ihobe-Eusko Jaurlaritza
Background

Enpresentzako ekoberrikuntzako eta ekodiseinuko laguntzen Ihobe programetako arduraduna, negozio zirkular berri eta jasangarriak merkatu globalean finkatzeko zeregina bizkortzea dela programa horien jomuga.

Ihobe barnean, birmanufakturaren eta konponketa aurreratuaren (“product value retention”), plastikoen, konpositeen, kautxuaren, funtsezko metalen eta material kritikoen ezagutza-arloak dinamizatzen ditu.

150 euskal industriarekin baino gehiagorekin dihardu sare-lanean. Astero bertaratzen da fabriketara, proiektu berritzaileen esparruan, lankidetza publiko-pribatuko ekimen berrien diseinua eta abiaraztea kontrastatzeko.

Hauekin aritzen da sare-lanean, besteak beste: “Regular Meeting on Integrated Product Policy / Sustainable Production and Consumption”, “European Resource Efficiency Knowledge Centre” eta “Network of European Environmental Protection Agencies”.

Mikrobiologian lizentziatu zen Züricheko Eskola Politekniko Federalean, eta Ihoben eman ditu lanean azkeneko 30 urteak hainbat esparrutan: ingurumen-plangintza; ingurumen-eskaria sortzeko baliabideen diseinua, garapena eta abiaraztea; eta ETEei ekodiseinuaren, ekoefizientziaren eta ekonomia zirkularraren esparruetan laguntzeko programak eta zerbitzuak.


Otsailak 26-28


Background