
Zuzendari nagusia
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan (Finantza Zuzendaritza) lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean (Donostiako egoitza). 2007az geroztik, Sellexeko zuzendari nagusia da. Enpresak instalazio publikoetarako diseinuko altzariak editatzen ditu. 40 herrialdetan baino gehiagotan saltzen du, eta % 80 esportatzen du. Diseinuko Sari Nazionala jaso zuen 2011n. Aurretik, Arregui Taldeko zuzendari nagusia izan zen.