loader image

Jaime Zufía

AZTI
Background

Prozesu efiziente eta jasangarrien arloko koordinatzailea

Biologia Zientzietan lizentziatua eta Ingurumen-ingeniaritzan eta uraren kudeaketan masterra. Aurretik, ingurumenaren eta jasangarritasunaren arloan lanean aritu da Ingalaterran (Eurotunnel Exhibition Centre), enpresa pribatuetan (Delicass, Iberdrola, Tecma) eta publikoetan (Bilboko Udala). 1998an, AZTI zentro teknologikoan hasi zen eta, 2012az geroztik, Prozesu efiziente eta jasangarrien arloko koordinatzailea da. 24 urtetik gorako eskarmentua du ekoizpen-efizientzia eta ingurumen-berrikuntza hobetzeko ekimenak eta proiektuak zuzentzen eta koordinatzen, batez ere, nekazaritzako elikagaien kateari eta ekonomia zirkularreko eta jasangarritasuneko irtenbideei buruzkoak, Euskadin, espainiar estatuan, Europan eta Ameriketan (Ekuador eta Argentina). Honako hauetako kidea da: Bizi Zikloaren Analisiko Espainiako Sarea, Ontzi Jasangarrien aldeko Plataforma, Arrantza eta Akuikulturaren Espainiako Plataforma Teknologikoa, Elikagaien Xahuketaren aurkako Euskadiko Plataforma sustatzeko mahaia eta Food for Life plataforma teknologikoaren Kalitate, Ekoizpen eta Jasangarritasuneko lantaldea.


Otsailak 26-28


Background