
David Hernández Simón Zuzenbidean lizentziatua da. Abokatutzako, hezkuntzako eta kudeaketa-sistema integratuetako sektoreetan garatu du lanbide-ibilbidea, batik bat segurtasuneko, kalitateko eta ingurumeneko arloetan.
2008an hasi zen Vicinay Cadenasen, laneko arriskuen prebentzioko arloan. Geroago, ingurumeneko arloan aritu zen. Azken horretan egin dira bizi-zikloaren analisiak, Vicinayren produktu-sorta guztirako III motako ekoetiketak (produktuaren ingurumen-adierazpenak) ziurtatu eta argitaratu ahal izatea ahalbidetu dutenak.
Gaur egun, kudeaketa-sistema integratuen prozesua (segurtasuna, kalitatea eta ingurumena) koordinatzen du Vicinay Sestaon.
Gainera, Basque Ecodesign Centerreko Zuzendaritza Batzordeko kidea da.