loader image

Agustín Delgado

Iberdrola
Background

Berrikuntza eta Jasangarritasuneko zuzendaria

Agustín Delgado (Espainia, 1972) Industria Ingeniaritzako doktorea da.

(Comillasko Eliz Unibertsitateko Ingeniaritza Goi Eskola [ICAI] eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala [UNED])

Hogei urtetik gorako esperientzia duen profesional honek trenbide-sektoreko eta energia-sektoreko enpresetan hasi zuen bere lan-ibilbidea.

2006an sartu zen Iberdrola konpainian, Berrikuntza eta Jasangarritasuneko zuzendari gisa, eta PERSEO arrisku-kapitaleko programaren arduradun gisa ere egiten du lan bertan.

Hainbat konpainia eta funts teknologikotako aholkularia izan da; nabarmentzekoak dira, horien artean, Gamesa eta Neotec funtsa (Arrisku Kapitalean Inbertitzeko Espainiako Programa).

Honako hauetako kide nabarmena ere bada:

  • Munduko Ekonomia Foroa (Davosko Foroa); izan ere, energia-teknologietako adituen mundu-kontseiluko kide da foro horren barnean.
  • Karbono Gutxiko Energiaren Zentroa MITen (Massachussets Institute of Technology).

Otsailak 26-28


Background