loader image

“Made in Euskadi ekodiseinuaren 20 urte” Erakusketa

Background

Produktu jasangarrien bilduma zabala

20 urte bete dira Euskadin ekodiseinuko lehenengo proiektuak egin zirenetik. 20 urte horietan zehar hainbat euskal enpresek ingurumen irizpideak ezarri dituzte produktuak diseinatzeko eta garatzeko faseetan.

Horri esker, merkatuan ingurumen inpaktu gutxiago duten produktu hobeak daude, eta era berean, lehengaien erabilera murriztu da, material birziklatuak gehiago erabiltzen dira, ontziak eta enbalajeak hobetu egin dira, gai suntsikor gutxiago dituzten produktu eraginkorragoak lortu dira eta errazago birziklatzen diren produktuak sortu dira. Gainera, ikuspegi berriak txertatu dira, zirkularragoak, eta horri esker ekipamendu iraunkorragoak lortu dira eta produktuak errazago konpondu daitezke. Horretarako bermanufaktura gehitu da, eta azkenik, negozio eredu zirkular berriak erraztu dira.

20 urte horietan zehar enpresa euskaldunek egindako lana ezagutarazteko eta Eusko Jaurlaritzak egindako lana aintzatesteko tresna izan dadin, 2020ko Basque Ecodesign Meeting-arekin batera Euskalduna Jauregian erakusketa handi bat antolatuko dute ekodiseinatutako euskal produktuak erakusteko, izen hau izango duena: “Made in Euskadi ekodiseinuaren 20 urte”.

Elikadura

Elektriko Elektronikoa

Metala

Altzarigintza

Ekoizpena eta kontsumoa

Automozioa

Makineria

Eraikuntza materialak

Mugikortasuna

Kimikoa


Otsailak 26-28


Background