![Basque Ecodesign Meeting 2020 jardunaldiak Bilbon ospatuko du euskal enpresen ingurumen-berrikuntzako 20 urteko lidergoa](https://www.basqueecodesignmeeting2020.eus/wp-content/uploads/2019/10/BASQUE-ECODESIGN-MEETING-19-43-100x100.jpg)
Begoña Molinete Telekomunikazioetako goi-mailako ingeniaria da, eta Bilboko Ingeniaritza Eskolan ikasi zuen. Azken hamabost urteetan, ingeniaritza-lanak eta I+G-ko proiektuen kudeaketa-lanak egin ditu Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarean, arlo hauetan: informazio- eta komunikazio-teknologiak, garraio adimenduneko sistemak, ibilgailu elektrikoa eta datu-analitika. 2015az geroztik, proiektu-arduraduna da Euskadiko Energia Klusterrean, eta jarduera eta ekimen estrategikoak koordinatzen ditu lankidetzan, sare elektrikoen, energia eolikoaren eta eguzki-energiaren, biltegiratzearen eta ibilgailu elektrikoaren segmentuetan, eta, horrez gain, enpresei laguntza ematen die nazioarteratzeko ekintzetan eta I+G-ko proiektuen komunikazio eta hedapenean.