loader image

José Veiga

Ecopaja
Background

Aurretiko esperientzia

  • 1996-2002
    Zenbait lan eraikuntza konbentzionalaren arloan
    Batik bat, hormigoi armatuzko egiturak, estalkiak, eta abar.
  • 2002-2006
    Zenbait lan egitura metalikoen eraikuntzaren arloan. Armazoiak eta gainerako elementu metalikoak muntatzeko lanak, egitura arinak eta astunak muntatzea, eta abar.

Prestakuntza eta ibilbidea bioeraikuntzan

Teoriatik praktikara igaro nintzen, eta, lasto bidezko eraikuntzaren Europako sarearen bitartez, boluntario aritu nintzen oporraldietan Frantziako hegoaldeko eta espainiar estatuko iparraldeko zenbait etxebizitzaren eraikuntzan, eta hainbat teknika (tradizionala, nevasca, GREB, superadobea, zutabeak eta habeak, Timber Frame…) ezagutu ahal izan nituen. Oso esperientzia positiboa izan zen bai prestakuntza mailan, bai maila pertsonalean.

  1. Egurrezko eta lastozko zenbait eraikuntzatan maila profesionalean parte hartzen hasi nintzen.

 

  1. Formatu handiko eraikuntza-sistema bat, EcoPaja moduluak eta ekoizpen industrializatuko lerro bat garatu nituen egur trinkoarekin –egitura-elementu gisa– eta landare-zuntz konpaktatuarekin –elementu isolatzaile gisa– eraikitzeko, propietate bereziki termiko, akustiko eta bioklimatikoekin.

 

  1. Egurrezko eta lasto konpaktatuzko egitura-panelen sistema industrializatua duen estatuko lehen etxebizitza eraiki nuen Zamudion.

 

2016tik gaur egunera. EcoPaja Bioconstrucción Modular SL enpresa sortu nuen –horren kudeatzailea ere banaiz–, eta eraikuntza-sistemaren homologazioan eta ENAC ziurtagiria zentratu ginen.

 

  1. 2017. Arkitektura Teknikoan graduatu nintzen UPV/EHUren Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan.

 

  1. 2018. Passivhaus estandarrean trebatu nintzen (Certified Passive House Tradesperson), Bizkaiko Aparejadoreen eta Arkitektoen Elkargo Ofizialean.

 

2019az geroztik. Bioeraikuntzako masterra egiten ari naiz IEBn (Baubiologieko Espainiako Institutua).

 

  1. 2020. Ecopajaren gerentziaz arduratzen naiz eta BIMen eta REVITen trebatzen ari naiz.

Otsailak 26-28


Background