loader image

Debora Cruz

Hormigones Hanson
Background

Ingeniari zibila, agregakin, hormigoi eta morteroan espezializatua, bai eta kalitate-teknika eta -tresnetan ere, eta esperientzia handia hainbat mailatako zuzendaritza-postuetan.

Heidelberg Cement Hispaniako –munduko liderra zementu, hormigoi eta agregakinen ekoizpenean– Agregakinen eta Hormigoiaren zuzendari tekniko gisa, lan hauek egiten ditu: produktuen diseinua eta kontrola, aholkularitza tekniko-komertziala eta produktu eta aplikazio berritzaile eta jasangarri berrien garapena.

Heidelberg Cement Hispaniako Agregakinen eta Homigoiaren Kalitatearen zuzendari gisa, kalitatearekiko konpromisoa zuzentzen du, arlo guztietan: produktuak, prozesuak eta prozedurak. Gainera, enpresako maila guztiei, bezeroei eta alde interesdunei laguntza emateaz, horiek koordinatzeaz, horiek kontzientziatzeaz eta horiei komunikatzeaz arduratzen da.

Hormigoi prestatuaren sektorearen interesak defendatzen ditu, eta Hormigoi Prestatuaren Ekoizleen Espainiako Elkarteko Batzorde Tekniko Nazionalean kolaboratzen du. Eta agregakinen sektorean, Agregakinen Ekoizleen Espainiako Elkartearen Kalitate Batzordeko burua da.

Normalizazioko aditu gisa parte hartzen du AEN/CTN 83ren «Hormigoia» batzordean eta Hormigoirako Agregakinak SC2ko presidente gisa AEN/CTN 146ren «Agregakinak» batzordean (CEN/TC 104 «Hormigoia eta antzeko produktuak» eta CEN/TC 154 «Agregakinak» batzordeen Espainiako baliokideak).

Ziurtapenean, AENORen Egitura Hormigoirako N Markaren Batzorde Teknikoan (AEN/CTC-079) kolaboratzen du. Beretzat, funtsezkoa da espezializazio-arlo berriei, berrikuntzari eta, batik bat, jasangarritasunari buruz ikasten jarraitzea, eta bere ezagutzak taldearekin partekatzea. Gainera, ekitaldi, hitzaldi eta argitalpenetan kolaboratzen du.

Ohituta dago helburuetan eta emaitzetan zentratutako diziplina anitzeko taldeetan lan egiten. Honako hauek indartzen dute bere ibilbidea: konpromiso mailak, ongi egindako lanaren pasioa, pertseberantziak, diziplinak, produktibitateak eta lan-gaitasun handiak, erronka handia diren eta sormen handia eskatzen duten proiektuetan aplikatzen dituenak.


Otsailak 26-28


Background