Industria-ingeniari izanik, ekodiseinu-zuzentarauaren arduraduna da eta Europar Batasunean ekonomia zirkularrari buruz dauden politikei jarraipena egiteko zeregina du.
2012tik 2018ra Europako Batzordearen industria kimikoen unitatean egin zuen lan. Zehazki, Plastikoaren Estrategian lagundu zuen. Hori baino lehen, 2006tik 2012ra, Industria Zuzendaritza Nagusiko Politika Sektorialen eta Industria Kalitatearen zuzendariorde nagusi izan zen Ministerioan. REPERen –Bruselan– industria-aholkulari eta ENACen lehendakari izan zen, eta bere garaian parte hartu zuen industria-kalitaterako plan nazionala diseinatzeko eta egikaritzeko prozesuan.